Hasiera

Español | English

Estilo pertsonala duen kantautorea

Urko Buruaga Salburuan eskainitako kontzertuan

Urko Buruaga naiz.
Ia hamar urte daramatzat kontzertuak eskaintzen.

2013an
Arabako Foru Aldundiaren VII. Musika-Maketen Lehiaketaren
finalera iritsi nintzen.

2015ean
V Musikirun, Irungo Maketa Lehiaketaren finalera
iritsi nintzen

Nire musika
rock, folk eta pop
estiloen arteko nahasketa da.

Euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz abesten dut.

Hitzak nire abestien indargunea direla uste dut, baina hitzek esaten dutena transmititzen duten doinu sendoekin janzten saiatzen naiz.

Gainera, bertsioak egiten ditudanean, nire alorrera eramatensaiatzen naiz, jatorrizko kantatik nolabait aldenduz.

Bertsio batzuren (eta nire abestien) bideoak nire YouTubeko kanalera igoko ditut. Kanalera harpidetzeko aukera daukazue, bideo berrien jakinarazpenak jasotzearren.

Kontu hauek eta beste batzuk hobeto kontatuko dizkizuet ireki berri dudan blogean. Nire newsletterera harpidetzen bazarete, hilean behin blogaren eguneratzeak, argitaratzen ditudan bideoak, kontzertuen datak eta beste berriak bidaliko dizkizuet.

Egiten dudan guztiaren berri izan dezakezue Facebook, Twitter eta Instagramen jarraitzen banauzue.

Kontratazio eta beste komunikazioetarako, harremanen orrialdera jo, harremana@urkoburuaga.com helbidera idatzi edo 688 694 391 telefonora deitu dezakezue.