5 bertsio jatorrizko abestia baino hobeak (I)

Slash, Bob Dylan, Joe Cocker, James Hetfield, Whitney Houston, Phil Lynott

Beno, azkenean udako atsedenaldia gehiegi luzatu dut. Baina azaroarekin, blogaren jarduerari berriro ekingo diot. Egun hotz hauetan entretenitu zaitezten.

Ziur nago gustatzen zaizkizuen eta benetan beste artisten kanten bertsioak direla ez dakizuen abestiak badaudela. Edo alderantziz: ezagutzen ez duzuen bertsioren bat duten oso abesti ezagunak. Bada, honetan eta etorkizuneko sarreretan, nire ustez jatorrizko abestia hobetu duten bertsioak aurkeztuko dizkizuet. Araua (bistan egon beharko litzatekeena) bertsioak jatorrizkotik nabarmen aldentzea da. Zera da, ez da nahikoa ezberdinatsuna ez du interpretazioak soilik markatu behar.

Oso ezagunak diren bost abestirekin hasiko naiz, inori burua sutan jarri ez diezaion. Desadostasun (edo adostasun) oro iruzkinetan ongietorria izango da, bai hemen azpian edota Facebook edo Twitterren. Hurrengoetarako proposamenk utz dezazuten ere animatzen zaituztet.

Read more

Zezenketen aurkako 5 + 1 abesti

zezenketen-aurkako-5-1-abesti

Oraingoan azkar ibili naiz, sarrera San Fermineko txupinazorako prest izateko. Izan ere, aukeratu dudan gaia zerikusi handia dauka jai horiekin eta… tira… “La Fiesta”rekin. Urtero, polemikak Iruña hartzen du (zaindarien jaietan hainbat herri eta hiritan gertatzen den moduan), jaien gai nagusia dela eta.

Zorionez, urtero egiten diren protestak herritarrengan erantzuna izaten hasi direla ematen du, eta duela gutxi arte Sanferminak zezenketarik gabe zentzurik ez dutela adierazten zuten hotsak leuntzen doaz eta zezenen tortura eta heriotzarik ez dakartzaten alternatibak entzuten hasi dira.

Iruñan bezala, beste tokietan ere jai zibilizatuen aldeko urratsak ematen ari dira. Zoritxarrez, toki guztietan ez da bide horretara arrazoiaren bitartez iristen, legearen jardueraren bidez, baizik.

Duela gutxi arte, eszena hau ezinezkoa zirudien, eta talde eta bakarlari askok zezenketak eragiten zien sinesgaiztasuna eta amorrua irudikatu dituzte euren hitzetan. Errepertorioa luzea izan zitekeen, baina nik sei aukeratu ditut. Batzuk, hobeto ezagutzen ditudanak direlako, eta pare bat, harritu nautelako eta zuei ere, seguru asko, harrituko zaituztete.

Read more

By The Grace Of God: jarraian entzuten dudan diskoa

the-hellacopters-by-the-grace-of-gos-single-album-coverSarrera hau ez neukan aste honetarako prestatuta. Bereziki dagoeneko jarraian entzun dezakedan disko bat komentatu nuelako azkenaurreko artikuluan. Baina joan den astean Azkena Rock Festival-ek The Hellacoptersek ostiral honetan Primal Scream ordezkatuko dutela iragarri zuen. Hortaz, artikulu hau aurretatzea baino ezin nuen besterik egin.

Read more

Sixto Rodriguezen bila

Sixto Rodriguezi buruzko Searching for Sugarman dokumentalaren kartela Sixto Rodriguez Bob Dylanekin alderatu duten kantautorea da, baina hura baino gordinagoa da. Elvis eta The Rolling Stones baino ospetsuagoa da herrialde batzuetan, baina askoz bizitza apalagoa darama. Ahaztutako artista, historiak gaizki tratatuta, ia 30 urte itxaron behar izan zituen merezi zuen esker ona lortzeko. Edo, hobeto esanda, bere etxetik milaka kilometrora zeukan ospea ezagutzeko. Han kontzertu baten erdian bere buruaz beste egin omen zueneko istorio bitxiak kontatzen ziren. 2012an, Searching for Sugar Man dokumentalak bere istorio harrigarria kontatu zuen.

Read more

Bear Creek: jarraian entzuten dudan diskoa

“Brandi

Erreprodukzio aleatorioen zalea naizen arren, disko bat lehenbiziko aldiz entzuuten dudanean, argitaratzeko aukeratu duten ordenean egitea gustatzen zait. Orokorrean, gogoeta batetik ateratako erabakia dela pentsatzen dut, intentsitate-progresio baten bila, edo. Eta hori zaintzea gustatzen zait. Lehenengo aldian, behintzat.

Hala ere, lan gutxik gainditzen du hasierako saio erabakigarri hori. Berehala identifikatzen ditugu abestirik gogokoenak eta zuzenean pasatu daitezkeenak. Atal hau erreketaz libratu ez ezik, pistarik pasatu gabe hasieratik bukaerraraino entzutea merezi duten diskoak aurkezteko asmoarekin jaio da.

Read more

Estreinako kontzertua Atxarre Tabernan

Kontzertu akustikoa Atxarre tabernan (Vitoria-Gasteiz)

Azkenik iritsi zen eguna! Joan den larunbatean (apirilak 16) garai berri onen lehenengo kontzertua eskaini genuen. Estreinua apur bat erdizka izan zen, ezin izan genuelako taldekide guztiak jo (tabernaren ezaugarriak bateria sartzea eragozten zuten), baina makilik ezean, Miquel gure alboan egon zen denbora guztia soinu teknikari gisa, baina baita animatzen eta aginduak ematen ere. Eta, batez ere, taldea osorik zegoela sentiarazten, elkarrekin jotzearen alderik politena dena.

 
Gure Facebookeko orialdea jarraitzen baduzue, Miquelez gain, orain Jorge, baxuarekin, eta Joana (ahotsa eta gitarra akustikoa) ere laguntzen nautela. Egia esan, musikari gehiagorekin jotzeak abestiak asko janzten ditu. Baina, gainera, momentu onak, kontzertuak, partekatuta gehiago disfrutatzen dira. Urteak bakarrik jotzen eta dena bakarrik egiten eman ez dituenak, agian ez du hori aintzat hartuko, baina hala da.

Read more

Musika blog berria Urko Buruagaren eskutik

Kaixo! Ongietorri nire blog berrira. Hau lehenengo sarrera da eta, honekin ez dut bakarrik bloga estreinatzen. Egia esan, berritasunez beteriko garai bati hasiera emango diot. Horietako nagusiak blog hau eta nire YouTubeko kanalean aldizka bideo berriak argitaratzeko asmoa dira.

Webguneari dagokionez, berritasunik garrantzitsuenak honako hauek dira:

Ordenagailua eta ohar koadernoa
Read more