Zezenketen aurkako 5 + 1 abesti

Zezenketen aurkako 5 + 1 abesti

Zezenketen    aurkako    5    +    1    abesti

zezenketen-aurkako-5-1-abesti

Oraingoan azkar ibili naiz, sarrera San Fermineko txupinazorako prest izateko. Izan ere, aukeratu dudan gaia zerikusi handia dauka jai horiekin eta… tira… “La Fiesta”rekin. Urtero, polemikak Iruña hartzen du (zaindarien jaietan hainbat herri eta hiritan gertatzen den moduan), jaien gai nagusia dela eta.

Zorionez, urtero egiten diren protestak herritarrengan erantzuna izaten hasi direla ematen du, eta duela gutxi arte Sanferminak zezenketarik gabe zentzurik ez dutela adierazten zuten hotsak leuntzen doaz eta zezenen tortura eta heriotzarik ez dakartzaten alternatibak entzuten hasi dira.

Iruñan bezala, beste tokietan ere jai zibilizatuen aldeko urratsak ematen ari dira. Zoritxarrez, toki guztietan ez da bide horretara arrazoiaren bitartez iristen, legearen jardueraren bidez, baizik.

Duela gutxi arte, eszena hau ezinezkoa zirudien, eta talde eta bakarlari askok zezenketak eragiten zien sinesgaiztasuna eta amorrua irudikatu dituzte euren hitzetan. Errepertorioa luzea izan zitekeen, baina nik sei aukeratu ditut. Batzuk, hobeto ezagutzen ditudanak direlako, eta pare bat, harritu nautelako eta zuei ere, seguru asko, harrituko zaituztete.

Banan-banan  eta dagokien sarrerarekin jarri baino lehen, Spotify-ko erreprodukzio-zerrenda utziko dizuet (abesti bat falta da, Spotify-n agertzen ez da eta). Zerrenda jarrai dezakezue (harpidetu). Eta beste proposamenekin iruzkinik uzten dadidazue (hemen, Facebooken edo Twitteren), zerrendara gehituko ditut ere.

Rojo (Barricada, 1988)

Txarto hasi gara. Hitz anbiguoko abesti batekin, bai zezenketen alde, bai haien aurka egiteko balio duena. Izan ere, El Drogasek berak duela gutxi elkarrizketa batean azaldu zuenez, Fernandok “taurinoa egin zuen eta nik antitaurinoa abesten dut. Eta pultsu hori abesti antitaurino batean amaitzen da. Sekretua hor dago: zeuk egiten duzun irakurketan”. Baina rock talde bat zezenketen aurka agertu behar dela ematen du. Kontrakoa arraroa izango litzateke. Horregatik, El Drogasek gaineratu zuen: “Ez zait egileak ematen dion irakurketa axola. Barricadak talde antitaurino bezala definitu behar zuen bere burua”.

Grana Y Oro (Reincidentes, 1997)

Sevillarrek Andaluziak espainolismoaren erreferentzia gisa izan ditzakeen topiko guztiak apurtu dituzte: kontzertuetan “Gora Euskadi Askatuta y Viva Andalucía Libre” bezalako leloak botatzen dituzte eta, zezenketaren etxean, zezenkateren aurkako abestirik ezagunenetariko eta abestueneteriko bat egitea bururatu zaie: Grana y Oro.

Beharbada kapote hori gainetik kendu nahian, Barricadak Rojon erabiltzen zuen lirismoa ahaztu, eta isuritako odola eta heriotza eta torturaren ospakizuna nazio-produktu tipikotzat seinalatzen dute.

 

Vergüenza (Ska-p, 2000)

Ska-p Espainiako talderik kaineroenetariko bat da, kanten gaiei dagokienez. Horregatik, bere errepertorioan ezin zen zezenketaren aurkako abesti bat falta. Baina abesti batik ezean, zezenketaren kontrako hiru abesti dituzte: Vergüenza, Abolición eta Wild Spain.

Vergüenza aukeratu dut, gehienbat hiruren artean gehien gustatzen zaidan delako. Gainera, zezenketei hain lotuta dagoen pasodoblea zezenketak erasotzeko erabiltzea bikaina iruditzen zait.

Hemen leuntasuna guztiz baztertzen dute eta ez zaie ahotsa makaltzen toretzailea “pailasoz jantzitako gizabanako” bezala deskribatzeko orduan, edo zuzenean “hiltzaile” deitzerakoan. “Ospakizun kriminala” eta “antolatutako sadismoa” erabiltzen dute. “Biolentziaren egarri diren banderilleroek […] gupidarik gabe torturatzen” dutela ere aipatzen dute. Oso grafikoki deskribatzen dute zezena nola “bere barnea suntsitzen duen altzairuaren hotzaren kontra adorez oldartzen den”, “odol putzu batean hilzorian” dagoen bitartean.

Tarde de fiesta (Duncan Dhu, 1988)

Duncan Dhu edo Mikel Erentxun ez daude, preseski, nire musika-gogoen artean. Baina artikulu honetarako “ikertzen” ari nintzela, abesti honekin topatu naiz, eta zerrendan egotea merezi zuela iruditu zait. Barricadarena komentatzean, rock talde bat antitaurinoa izan behar dela dirudiela aipatu dut, baina pop talde komertzialenetan kontrakoa gertatzen da. Ez da torereatzaileen aldekoak izan behar direnik, baizik eta normalean gai horietatik nolabait ihes egiten dutela. Eta, askoz jota, talde espainiar bati suposatzen zaion jarrera, zezenketen aldekoa da. El Drogasen elkarrizketaren aipuen artean, honako hau gorde dut: “taurinorako Sabina eta Calamaro daukago”.

Sarreran esan dudan moduan, egoera alderantzikatzen ari da, baina orain arte Sabina eta Calamarorena zen politikoki zuzena. Horregatik harritu nau Duncan Dhu horren lasai horri buruz abesteak. Agian beste garai batzuk ziren.

Tira! Orduan azpian jarriko dizuedan bideoa aurkitu dut. Bideoan, Mikel Erentxunek berak esaten du ez dela ez zezenketaren aldekoa, ezta aurkako abestia ere. Egia esan, berak ez dakiela esaten du, baina bere asmoa inplizitu dago El Drogasek antzeko egoera batean ematen zuena baino are erantzun koldar eta etorkorragoa ematen duenen.

Honetaz jabetzean, ez nekien abestia zerrendatik kendu, bere horretan utzi edo bonus track baten moduan utzi behar nuen. Azkenean, izenburuko “+ 1” hori bezala uztea eta, gainera, hemen erdian sartzea erabaki dut. Apur bat, arintzearren, atsedenaldi baten moduan. Eta beste apur bat, izorratzearren.

 

La corrida (Francis Cabrel, 1994)

Abesti hau hemen egon behar zen bi arrazoiengatik. Lehenengoa, horrelako kanta bat kanpotik etortzea oso positiboa iruditzen zaidala. Gainera, nondik eta Frantziatik dator. Ez dakit zuzen edo oker, zezenketak presentzia handirik ez duen tokietan, arreta animaliarentzako duen ondorioetan jarri beharrean, alderdi tradizional eta kulturalean jartzen dutela iruditzen zait.

Hau tranpa bat da, egiarekin bat ez datorren iragazki erromantikoarekin ikustera eramaten duelako jendea. Iragazki hori, gainera, oso erakargarria izan daiteke arte-sormenaren prozesuan. Horra Ernest Hemingway, hain zuzen.

Eta bereziki Frantzia aipatu dut, zezenketa kultura-ondare inmaterialtzat izendatu zuen munduko lehenengo herrialdea izan zelako, beranduago erabakia indargabetu bazuten ere.

Bigarren arrazoia zerrendari giro ezberdina ematen diola da. Zezenaren ikuspuntutik idatzita dago. Bertan zer egiten duen ulertzen ez duen eta hondarrera salto egiterakoan asmatzen duen zezena. Zezentokitik urrun Andaluzian zeraman bizitza faltan botatzen duen zezena. Reincidentesek edo Ska-p-k erabiltzen zuten amorruaren kontra, tonu malenkoniatsua erabiltzen du. Bidegabekeriakin haserre dagoen ikuslearen ahotsaren aurka, zezenak jasaten ari denak zer sentsu duen galdetzen dio bere buruari.  Agian horregatik, toreatzaileari eta ezpatakadei egiten dizkien aipamenek, tonu hain erasokorra erabili ez arren, zauri sakonagoak uzten dituzte.

Motxalo (Soziedad Alkoholica, 1996)

Zerrendako abestirik zuzenen eta lotsagabeenarekin ixten dugu.

Harrigarria dirudien ere, Fischer-Z-en Pick Up Slip Up abestiaren bertsioa da, hitzak aldatuta.

Newsletterera harpidetu zaitez HILEAN BEHIN Urko Buruagaren berri guztiak jasotzeko:


Te informamos de que los datos de carácter personal que nos proporciones rellenando el presente formulario serán tratados por Urko Sáenz de Buruaga como responsable de esta web. La finalidad de la recogida y tratamiento de los datos personales solicitados es únicamente ofrecer información sobre la actividad musical de Urko Buruaga, tal como se indica en la parte superior de la página. La legitimación se realiza a través del consentimiento de la persona interesada. Te informamos que los datos que nos facilitas serán almacenados en los servidores de ACUMBAMAIL, S.L. (proveedor de email marketing), que ha sido debidamente inscrito en la Agencia Española de Protección de Datos. Toda la infraestructura de Acumbamail está alojada en España, por lo que se garantiza que no hay transferencias internacionales de datos. Además, tiene las medidas de seguridad necesarias para el nivel de seguridad que corresponde a los datos que maneja, conforme con las directrices de la Agencia Española de Protección de Datos. Puedes encontrar más información en el Política de Privacidad de Acumbamail.
Los datos personales suministrados no serán cedidos ni comunicados, ni siquiera para su conservación, a terceras personas, ni por parte de Acumbamail ni por parte de Urko Buruaga. El hecho de que no introduzcas los datos de carácter personal que aparecen en el formulario como obligatorios podrá tener como consecuencia que no pueda atender tu solicitud. Podrás ejercer tus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición en [email protected] así como el derecho a presentar una reclamación ante una autoridad de control. Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en la política de privacidad del sitio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies