By The Grace Of God: jarraian entzuten dudan diskoa

By The Grace Of God: jarraian entzuten dudan diskoa

By    The    Grace    Of    God:    jarraian    entzuten    dudan    diskoa

the-hellacopters-by-the-grace-of-gos-single-album-coverSarrera hau ez neukan aste honetarako prestatuta. Bereziki dagoeneko jarraian entzun dezakedan disko bat komentatu nuelako azkenaurreko artikuluan. Baina joan den astean Azkena Rock Festival-ek The Hellacoptersek ostiral honetan Primal Scream ordezkatuko dutela iragarri zuen. Hortaz, artikulu hau aurretatzea baino ezin nuen besterik egin.

Aitzakia ezin zen hobea izan, The Hellacopters Azkena Rock Festival honetan bertan ezagutu bainituen, orain hain urrun dagoen 2003 urtean jo zutenean. Berehala arrapatu ninduten eta haien jarraitzaile sutsua bihurtu nintzen. Baina talde batek, zuzenean ikustean, izugarri flipatzen bazaitu ere, kontzertua ez duzu abestiak ondo ezagututa bezain beste disfrutatuko. Horregatik, 2008 urtean, banandu zirela eta orain ezagutzen nituen abestiak zuzenean entzuteko aukerarik izango ez nuela irakurri nuenean, pena eman zidan. Niretzat, garaiko talderik interesgarrienetako bat zen. Baina ezin izango nituen berriro kontzertuan ikusi.

Joan den ostiralean, lanetik etxera iritsi nintzeneaan, Facebook irekitzea bururatu zitzaidan eta ARFen orrialdean suediarren emanaldia hurrengo asterako iragartzen zuen irudia ikusi nuenean… Juramentu bat bota nuen. Broma izan behar zen. Bananduta zeuden, bada! Baina ARFen profil ofizialak esaten badu… Informazioa bilatu nuen lasterka eta Sweden Rock Festival-ean kontzertu bakarra eskaintzeko elkartu omen zirela aurkitu nuen. Eta ARFek bere entzutea azken urtetako noraeza berbideratzen ari dela erakutsi, eta sekulako tantoa sartu zuen. Eta bi egun barru izugarrizko talde hau ikusiko dut!

Garajetik rock melodikora

the-hellacopters-by-the-grace-of-gos-single
The Hellacopters bere estiloari zintzoa izan da bere diskografia osoan zehar. Edozein abestiren segundo bat entzutearekin, beraiek direla badakizu. Talde gutxi harrotu daiteke riff indartsuak, punteo grinatsuak eta melodia itsaskorrak, baina ez gogaikarriak, horren ondo eta sarritan bateratzeaz. Hori da gaur aurkezten dizuedan diskoan aurkituko duguna, melodien kontua denborarekin garatzen joan baitira. By The Grace Of God-en, horren definiziorik onena lortu dute, baina hasieran haietaz guztiz paso egiten zuten. Baina, zalantzarik gabe, talde gutxik  esan dezake bere ibilbidea (Gotta Get Some Action) Now! bezalako temoi batekin hasi duela.

Hasierako diskoak [Supershitty to the max! (1996) –Mendizabala osorik joko dutena– eta Payin’ the dues (1997)] bosgarrena den By The Grace Of God honekin alderatzen baditugu, amildegi bat dago. Honetan aurkitzen dugun garbitasuna, ez zen ezta antzematen ere hasierako albumetako ahots asetuetan. Ezta orain gainditu omen duten gitarren neurriz kanpoko distortsian ere. Ez dut “zikinkeri” hura txarra zenik esan nahi. Izan ere, nahiko ikutu “garajero” freskoa ematen zien kantei. Baina soinu helduago honek xehetasun guztiak hobeto bereiztea ahalbidetzen du.

High Visibility (2000) goreneko diskoak garapen hau antzematen hasi zen. Zergatik dakart, orduan, By The Grace Of God eta ez High Visibility? Lehenak bigarrenak baino mirespen handiagoa merezi al du, akaso? Egia esan, disko berean Toys And Flavors eta Throw Away Heroes bezalako bi abesti sartzeak albumarengan arreta ipintzeko arrazoi nahiko izan beharko luke. Baina pisuko bi arrazoi horiekin ere ez da By The Grace Of God-en mailara iristen (epaiketa honi zuen erantzunak arreta handiz irakurriko ditut).

Hurrengo bi diskoetatik bakarrik Rock & Roll is Dead-ek mantentzen du maila nolabaiteko trebetasunez. Hala ere, gaur dakarkizuedanaren indarra falta zaio, aurreko diskoek bazuten indar hori. Euren azken diskoa, Head Off (2008), bertsio-disko bat izan zen.

By The Grace Of God (The Hellacopters, 2002): 41 minutu

Hori da By The Grace Of God-ek irauten duena… The Hellacoptersen disko guztiak bezala. Agian, behin irakurri nuenarekin zerikusirik izango du: eurek diskoak biniloan besterik ez ateratzea nahi zuten, baina CD formatuan ere ateratzen zituzten, bestela ezer salduko ez luketelako (2000.eko hamarkada zen, gaur egun istoria oso bestelakoa izango litzateke). Binilozko LP baten alde bakoitzaren iraupena 20 minutu ingurukoa dela kontutan hartzen badugu, 40 minutu emango digu, The Hellacoptersen disko guztien iraupena eta, beraz, By The Grace Of God-ena ere. Motzegia, beharbada, baina (lehen idatzi dudan moduan) riff eta erritmo sendoz, punteo oso egokiz eta doinu indartsuez beteta. Gitarrak eta ahotsak oso ondo konbinatzen dira, pianoa gutxietsi gabe, hasieratik presentzia nabarmena duena. Koroak ere oso aproposak dira, nabarmentzen ez direnean ere bai.

Biraka ibiltzeari utzi diezaiogun, eta By The Grace of God disfruta dezagun (kantuz-kantuko iruzkinak beherago):

 

01. By The Grace Of God

Albumari izenburu ematen dion abestia.

Pianoak teloia irekitzen du tempoa nota bereko beltzak markatuz. Berehala, gainontzeko instrumentuak sartzen dira sendotasunez: gitarra bat riff nagusia jotzen eta gainontzekoak konpas bakoitzeko hasieran akordeak joz.

Solo motz, baina indartsua, ere ez da falta.

02. All New Low

Disko orok, ona izanik ere, pasatu daitekeen pistaren bat dauka. By The Grace Of God-en, All New Low da pista hori. Abesti zuzena (bestela, ezin izango genuke diskoa jarraian entzun), baina jorik gabe.

03. Down On Freestreet

04. Better than You

Oso abesti rokanroleroa, Chuck Berryren estilo hasierarekin eta oso riff dantzagarriarekin. The Hellacoptersek oso ondo erabiltzen ditu intentsitate aldaketak kanta honetan eta abestea sahiestu ezin daitekeen lelo batekin (“so c’mon… c’mon you wanna get on”) harrapatzen gaitu.

05. Carry Me Home

Diskoko riff-ik itsaskorrena (eta ez errepikakorra izateagatik). Oso riff erraza eta atsegina, baina bere papera oso ondo betetzen duena.

Better than You-rekin gertatzen zitzaigun bezala, zeinek sahiestu dezake “Carry Me Home” abestea leloa heltzen denean?

Riff nagusiaren pareko soloa.

06. Rainy Days revisited

Rock talde batek “denbora erdi” bat nola egin behar duen erakusten duen ikasbidea. Teklajolearen (Anders Lindström a.k.a. Boba Fett) emanaldi bikaina, U.Y.F.S-engatik (8. pista) eskuak ez mozteko puntuak irabaziz.

Hitzak eta melodia sintonia bikainean egiten dute dantza.

Gutxi gehiago eransteko.

07. It’s Good But It Just Ain’t Right

Hasierako Hellacoptersen estiloa: erritmo eta doinu garajeroak, baina soinu garbiarekin.

08. U.Y.F.S.

Teklajolea akatzeko gogoak ematen duen arren, “gora etortzeko” abesti bat da.

“uh-uh-uh-uh” hori kontzertuetan jendeak batera abesteko pentsatuta dagoela ematen du.

09. On Time

10. All I’ve Got

11. Go Easy Now

Beste altxor bat. Erritmo bakun batek riff landu batek bezain beste indarra izan dezakeela frogatzen du.

12. The Exorcist

13. Pride

Diskoa amaitzen duen abestiak riff rokero bat purrust egiten duen gitarra batekin hasten da, ulu bakarti baten antzera. Gitarra diskotik gelditzen den zati labur honetan bere onena emateko prestatzen ari dela aditzera emanez. Eta hala egiten du, desegiten doan amaiera horretan bereziki, erritmoa moteldu gabe urruntzen doan kamioneta baten antzea. Bukaera arte klimaxean mantentzen dena.

Newsletterera harpidetu zaitez HILEAN BEHIN Urko Buruagaren berri guztiak jasotzeko:


Te informamos de que los datos de carácter personal que nos proporciones rellenando el presente formulario serán tratados por Urko Sáenz de Buruaga como responsable de esta web. La finalidad de la recogida y tratamiento de los datos personales solicitados es únicamente ofrecer información sobre la actividad musical de Urko Buruaga, tal como se indica en la parte superior de la página. La legitimación se realiza a través del consentimiento de la persona interesada. Te informamos que los datos que nos facilitas serán almacenados en los servidores de ACUMBAMAIL, S.L. (proveedor de email marketing), que ha sido debidamente inscrito en la Agencia Española de Protección de Datos. Toda la infraestructura de Acumbamail está alojada en España, por lo que se garantiza que no hay transferencias internacionales de datos. Además, tiene las medidas de seguridad necesarias para el nivel de seguridad que corresponde a los datos que maneja, conforme con las directrices de la Agencia Española de Protección de Datos. Puedes encontrar más información en el Política de Privacidad de Acumbamail.
Los datos personales suministrados no serán cedidos ni comunicados, ni siquiera para su conservación, a terceras personas, ni por parte de Acumbamail ni por parte de Urko Buruaga. El hecho de que no introduzcas los datos de carácter personal que aparecen en el formulario como obligatorios podrá tener como consecuencia que no pueda atender tu solicitud. Podrás ejercer tus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición en [email protected] así como el derecho a presentar una reclamación ante una autoridad de control. Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en la política de privacidad del sitio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies