Sixto Rodriguezen bila

Sixto    Rodriguezen    bila

Sixto Rodriguezi buruzko Searching for Sugarman dokumentalaren kartela Sixto Rodriguez Bob Dylanekin alderatu duten kantautorea da, baina hura baino gordinagoa da. Elvis eta The Rolling Stones baino ospetsuagoa da herrialde batzuetan, baina askoz bizitza apalagoa darama. Ahaztutako artista, historiak gaizki tratatuta, ia 30 urte itxaron behar izan zituen merezi zuen esker ona lortzeko. Edo, hobeto esanda, bere etxetik milaka kilometrora zeukan ospea ezagutzeko. Han kontzertu baten erdian bere buruaz beste egin omen zueneko istorio bitxiak kontatzen ziren. 2012an, Searching for Sugar Man dokumentalak bere istorio harrigarria kontatu zuen.


Searching for Sugarmandokumentala aurkezteko bi modu daude:

  1. Elvis-engan (edo zure aukerako beste artista batengan) pentsatu, beharbada munduko rock ikonorik ospetsuena. Jaio zinenetik musikaren Olinpoan ikusi duzun artista. Agian miretsi egin duzu. Eta, garrantzitsuena, hilda zegoela eta inoiz kontzertuan ikusteko aukerarik izango ez zenuela jakin izan duzu beti.

    Orain, imajinatu Hegoafrikan bizi zarela eta hor Elvis edo The Rolling Stone baino askoz musikari ospetsuagoa existitzen dela, herrialde osoak puntu fanatiko bateraino miresten duena eta bere heriotzari buruzko oso istorio ilunak kontatzen direla. Azken esfortzu bat egin eta imajinatu egun batean, ustekabean, artista hori (pentsatu Elvisengan) bizirik dagoela eta oso bizitza apala daramala entzuten duzula, eta berak, daukan ospeaz jabetuta, zure herrialdean zehar bira bat egitea erabakitzen duela, eta ikusteko aukera izango duzula.
  2.  

  3. Imajinatu musikari ia ezezaguna zarela, baina disko pare bat kaleratzea lortzen duzula. Albumak ez dute arrakasta handirik eta kritikak ez dira batere onak. Horregatik, diskoetxeak kaleratzen zaitu eta musika aldera batera uztea erabakitzen duzu. Zure bizitzarekin jarraitzen duzu ozta-ozta, etxegintzan lan egiten, eta bizkarra apurtzen duzu hozkailuak eskaileretan gora eramatean. Hala eta guztiz ere, familia bat eratze nduzu era zoriontsu izatea lortzen duzu.

    Ia 30 urte geroago, zure alaba batek Hegoafrikan norbait zutaz eta zure heriotzaz zerbait dakien norbaiten bila ari dela aurkitzen du. Beranduago, zu apala baino apalago bizitza eramanez zahartzen zinen bitartean Hegoafrikan Cold Fact zure diskoaren 500.000 ale inguru saldu zirela enteratzen zara (askoz gehiago, kopia piratak kontutan hartuz gero). Diskoak bandarik ezagunenetariko batzuk inspiratu ditu eta ia herrialde osoak kanten hitzak debozio ia bibliko batekin errezitatzen ditu. Ah! Eta diskoetxeren batek zuk jakin gabe diskoa berrargitaratzen egon da (horrek dakarren diru-sartzearekin). Zuk Atlantikoaren beste aldean bizkarra galtzen zenuen bitartean.

    Baina milurteko berriaren atarian, ia 60 urte dituzunean, historiak ordaina ematea erabakitzen du eta Hegoafrikako agertokietara igotzeko aukera ematen dizu, zure agertze hutsarekin zoratzen den publikoaren aurrean. Bizirk zaudela sinestea kostatzen zaiolako zoratzen da. “Elvis baino ospetsuagoa den artista” bizirik dagoela sinestea kostatzen zaio.

Bada, hau dena egia da eta motz gelditzen da Sixto Rodriguezi gertatu zitzaiona azaltzeko. Rodríguez jatorri mexikarreko kantautore estatubatuarra da. 70ko hamarkadaren hasieran ezer saldu ez zuten eta kritikak gogor jo zituen bi disko (Cold Fact y Coming From Reality) kaleratu zituen. Gizonak pentsatuko zuen: “Hobe dut hobeto egiten dudan beste zeozer egitea”. Musika utzi eta… gainontzekoa hobeto dokumentalan ikusi.

Zalantzarik gabe, istorioagatik bakarrik Searching for Sugarman dokumentala ikustea merezi du. Izan ere, urte hartako dokumental onenari Oscar saria irabazi zuen. Baina soinu banda (jakina, Rodriguezen musika eta filmearen izateko arrazoia) ez da atzean gelditzen. Jarraian uzten dizuet, entzuten joateko, zalantzarik gelditzen balitzaizue ere.

Pelikula Hegoafrika eta Detroiten artean garatuta dago. Lehenengoan, Rodriguezen anti establishment hitzek profeta bat bihurtu zuten musikaria apartheidminean. Bigarreanean eman du Rodriguezek bere bizitza osoa. Izan ere, langile hispano bat zenean bere alabak hezi zituen etxe berean bizitzen jarraitzen du.

Birari buruzko beste dokumental bat

Rodriguezek Hegoafrika bisitatu zuen urtean, bira osoari buruzko dokumental bat eman zuten telebistan. YouTuben osorik dago eta paragrafo honen ostean aurki dezakezue. Bere inguruko jendearen, biran lagundu zuen taldearen, familiaren, jarraitzaileen eta Rodriguez beraren adierazpenak agertzen dira. Ez dauka azpititulurik, baina hegoafrikar doinuarekin ezin baduzue ere, gustatuko zaizue, metraiaren zatirik gehiena kontzertuen bideoek osatzen baitute. Lehenengo Searching for Sugarman ikustea gomendatzen dut, momentu hartaraino eraman zuen bidea hobeto ulertzearren.

Ezagutzen al zenuten dokumentala edo Sixto Rodríguezen istorioa? Zuen iruzkinak irakurtzea gustatuko litzaidake. Zein da zuen iritzia guzti honi buruz? Gutxienez bitxia bada, ezta? Rodríguezen musikak hegoafrikan duen statusa merezi duela uste duzue? Bere herrialdean bertan ere bizkarra ematea bidezkoa izan zela pentsatzen duzue? Eta inork Hegoafrikan gertatzen ari zenaz ezer ez esatea?

Artikulua partekatzen baduzue, benetan eskertuko dizuet ere. Eta gogoratu harpidetu zaitezketela berri guztiak jasotzeko.

Newsletterera harpidetu zaitez HILEAN BEHIN Urko Buruagaren berri guztiak jasotzeko:


Te informamos de que los datos de carácter personal que nos proporciones rellenando el presente formulario serán tratados por Urko Sáenz de Buruaga como responsable de esta web. La finalidad de la recogida y tratamiento de los datos personales solicitados es únicamente ofrecer información sobre la actividad musical de Urko Buruaga, tal como se indica en la parte superior de la página. La legitimación se realiza a través del consentimiento de la persona interesada. Te informamos que los datos que nos facilitas serán almacenados en los servidores de ACUMBAMAIL, S.L. (proveedor de email marketing), que ha sido debidamente inscrito en la Agencia Española de Protección de Datos. Toda la infraestructura de Acumbamail está alojada en España, por lo que se garantiza que no hay transferencias internacionales de datos. Además, tiene las medidas de seguridad necesarias para el nivel de seguridad que corresponde a los datos que maneja, conforme con las directrices de la Agencia Española de Protección de Datos. Puedes encontrar más información en el Política de Privacidad de Acumbamail.
Los datos personales suministrados no serán cedidos ni comunicados, ni siquiera para su conservación, a terceras personas, ni por parte de Acumbamail ni por parte de Urko Buruaga. El hecho de que no introduzcas los datos de carácter personal que aparecen en el formulario como obligatorios podrá tener como consecuencia que no pueda atender tu solicitud. Podrás ejercer tus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición en ar[email protected] así como el derecho a presentar una reclamación ante una autoridad de control. Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en la política de privacidad del sitio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies