Bear Creek: jarraian entzuten dudan diskoa

Bear Creek: jarraian entzuten dudan diskoa

Bear    Creek:    jarraian    entzuten    dudan    diskoa

“Brandi

Erreprodukzio aleatorioen zalea naizen arren, disko bat lehenbiziko aldiz entzuuten dudanean, argitaratzeko aukeratu duten ordenean egitea gustatzen zait. Orokorrean, gogoeta batetik ateratako erabakia dela pentsatzen dut, intentsitate-progresio baten bila, edo. Eta hori zaintzea gustatzen zait. Lehenengo aldian, behintzat.

Hala ere, lan gutxik gainditzen du hasierako saio erabakigarri hori. Berehala identifikatzen ditugu abestirik gogokoenak eta zuzenean pasatu daitezkeenak. Atal hau erreketaz libratu ez ezik, pistarik pasatu gabe hasieratik bukaerraraino entzutea merezi duten diskoak aurkezteko asmoarekin jaio da.

Hasi baino lehen, jarraituko dudan irizpidea guztiz pertsonala dela argitu behar dut. Disko klasikoak agertuko dira, beste modernoago batzuk, estilo ezberdinetakoak eta, seguruenik, zuen iritziekin bat egin ez, baina nire aburuz aukera bat merezi duten beste batzuk ere. Era berean, zuen proposamenak atsegin handiz irakurriko ditut. Agian horietako baten bat sarrera hauetako batean ager daiteke.

 

Bear Creek (Brandi Carlile, 2012)

Disko berri samar batekin emango diot hasiera atalari: lau urte baino gutxiago ditu eta Brandi Carlilen azkenaurrekoa da. Estatubatuarrak Grammyetara bere lehenengo nominazioa jaso zuen aurten hurrengoa eta, orain arte, azkenengoa izan den albumagatik: The Firewatcher’s Daughter, oso disko ona ere, baina, nire ustez, ez gaur dakarkizuedana bezain beste.

Bear Creek (diskoa grabatu zen estudioagatik horrela izendatuta) 2012an plazaratu zen, eta Brandi Carlilen laugarren estudio lana izan zen. Hemen oso ezaguna ez dela uste dut, hortaz, Folk-rock kantautore estatubatuarra dela azaltzea komeni da. Folk amerikarra, gospela, pop eta rock influentziak ditu. Tim eta Phil Hanseroth-ek (“Bikiak” edo “The Twins”) beti laguntzen dute Carlile, baita abesti asko sinatu ere. Brandi Carlile gehien miresten ditudan musikarietariko bat da. Niretzat, ezinbestekoa. Baina horretaz beste egun batean idatziko dizuet. Gaur diskoaz aritzeko gaude hemen.

Beharbada, bere lanetariko edozein mereziko luke hemen agertzea, baina hau bereziki gustoko dut. Agian, dagoeneko ongi ezagutzen nuela kaleratu duen lehenengoa delako [honen aurrekoa –Give Up The Ghost (2009)– atera baino gutxi lehenago ezagutu nuen]. Baina baita honetan heldutasun seinaleak nabaritzen direlako ere, bai soinuan, bai konposizioan.

Xumetasuna galdu gabe, Bear Creek-ek Give Up The Ghost-en esploratzen hasi zen aberastasun instrumentala dauka: bajoa, mandolina, ukelele, etab. Eta aldi berean, txalo edo dunbal bakarkati bat bezain baliabide bakunak oso era egokian ustiatzen ditu. Gitarra elektrikoekin gehiago ausartu da. Aurretik herabeki erabili zituen eta The Firewatcher’s Daughter-en askatasun osoz sartu ditu. Bira rockeroa eman du, betiere folka bere musikaren ardatza izateari utzi gabe.

Askotan, aldaketek jarraitzaileei batere gustatzen ez zaien desbideraketak dakartzate. Baina kasu honetan, eboluziaz hitz egin behar da. Eta bide onetik doala ematen du: sustraiei uko egin gabe, bere musika aberastuz.

 

51 minutu

Hori da diskoak irauten duena (50:56, zehazki). Tren baten txistua diruditen koroekin hasten da, eta pelikula baten soinu banda ematen duen instrumentazioarekin amaitzen da. Tartean, Estatu Batuetako folk klasikoenari erreferentziak, blues ikutuak, Brandi Carlile garbienaren detaileak eta hunkitzeko pianoa eta ahotsa besterik behar ez duela frogatzen duen “That Wasn’t Me”.

Album osoa uzten dizuet (Spotify-en), besterik gabe play sakatu eta disfrutatu dezazuen. Beherago, abesti bakoitzaz iruzkin bana idatzi dut (ordenean, jakina), eta dagokien bideoak ere jarriko dizuet (iruzkinek, bideoan agertzen ez diren zehetasunak izan ditzakete, audioa diskokoa baldin ez bada).

1. “Hard Way Home”

Disko bat ezin da hobeto hasi: erritmoa zorua takoiekin joz jarraitzera gonbidatzen duen abesti alai batekin. Hasierako koroek tren-makina baten txistua dakartzate, jarraian lurrin motorea ematen duen maraka batek (bideoan ez da agertzen) eta mandolina batek batzen zaizkiolarik.

 

2. “Raise Hell”

Zorua gogor kolpatzen jarraitzeko eta txaloak ematen hasteko indarrez beteriko country blues abestia. Bigarren kanta eta jadanik bere etorririk rockeroena jartzen du mahai gainean: gitarra elektrikoa eta aiene bortitzak. Bideoan entzutean, harrituta geldituko zarete. Zelako indarra duen abestiak! Eta zelako potentzia duen ahotsak!

 

3. “Save Part of Yourself”

Bere aurreko lanen funtsa mantentzen du. Brandi Carlile-ek errepikakorra izan gabe erraz identifika daitezkeen abestiak egiteko bertutea dauka.

Hasieratik harrapatzen zaitu gitarra eta mandolinaren punteo horrekin. Gero ahotsaren doinuarekin elkartzen dira oso sentsazio positiboak transmititzen dituen melodia itsaskor batean, neuri batean koroei esker ere.

 

4. “That Wasn’t Me”

Kanta hau, diskoaren lehen singlea izan zena, Bikiek sinatu zuten. Antxa denez, Carlile-en lagun baten adikzio eta sendatzean oinarritu ziren. Ezbairik gabe, pianoak bakarrik lagunduta jariatzen duen indarrak oso ondo transmititzen du norbere buruarekiko adiskidetze prozesu hori.

Pianoak pisu instrumental guztia darama, eta ahotsa bikaina da. Harrapatzen duen doinua, bere soiltasunagatik ere (edo, agian, horregatik). Bakuna, baina indar handiarekin. Elton Johnen eragina nabaritzen da, aurreko estudio lanean (Give Up The Ghost) kolaboratu zuena.

 

5. ”Keep Your Heart Young”

Denboraren eraginagatik ere gogoa gazte mantentzeko grinaz diharduen abesti honi, folk estatubatuarraren funtsik puruena dario. Woody Guthrie, Pete Seeger edo Bob Dylanik klasikoenak dakartza gogora. Umore onez jartzeko ezinhobea.

 

6. “100”

Galdutako amodioaz diharduen beste kanta (“Save Part Of Yourself” bezala). Honek, txeloa gaineratzen du, Brandi Carlile-en abesti askotan ohikoa dena, eta hurrengoan ere agertuko dena.

Gitarra elektrikoa neurritsua hemen, aurreko diskoetan aurkitu dugun bezala.

 

7. “A Promise to Keep”

Ohiko Brandi Carlile topatzen dugu (hurrengo abestietan mantenduko dena), txeloak lagunduta honetan ere.

 

8. “I’ll Still Be There”

Gitarra elektrikoak ausartagoak dira honetan, efektu bitxiekin.

9. “What Did I Ever Come Here For”

Ezin da askoz gehiago gaineratu. Hala ere, soka-instrumentuen presentzia interesgarria eta bi ahotseko pasarteak azpimarratu daitezke.

10. “Heart’s Content”

Sehaska-kanta ematen duen abestia. Lasaitasun izugarria transmititzen du. Bitxikeri moduan, ia hasieran Johnny Cash eta June Carter aipatzen dituela identifika dezakegu.

11. “Rise Again”

Amorru handiko kanta. Giro malenkoniatsua, baina indar handiko leloarekin. Beharbada, diskoko lelorik onena. Gitarra elektrikoak eta koroek harrapatzen duen giroa eragiten dute.

12. “In the Morrow”

Doinu country samurra. Oso ondo sartzen da eta diskoaren amaiera arintzen du. Abesti honen ondoren musika gelditzen baduzue, ez dut aintzakotzat hartuko (ohitura bihurtzen ez den bitartean).

13. “Just Kids”

Agian, baztertu daitekeen abesti bakarra. Erritmo jaitsieragatik, batez ere; inola ere ez txarra delako. Izan ere, noizean behin entzuten ez baduzue, oso lan ona galduko duzue. Azken orduan, inguruan inor ez dagoenean eta ihes egin nahi duzuenean entzungailuekin entzuteko oso aproposa.

Hasiera eta amaierak filme baten soinu banda baten antza dute. Bikoitutako ahotsek nolabaiteko giro psikodelikoa eragiten dute, gainontzeko instrumentazioak eta abestiaren erritmoak berak lagunduta. Atabalak gidatutako in crescendoa, beti laku bare batean isuri eta berriro giro lasai batera eramaten gaituena. Ia-ia ur-tantak entzun daitezke, Bear Creek errekako igelen konpainia bakarrarekin.

Newsletterera harpidetu zaitez HILEAN BEHIN Urko Buruagaren berri guztiak jasotzeko:
 


Te informamos de que los datos de carácter personal que nos proporciones rellenando el presente formulario serán tratados por Urko Sáenz de Buruaga como responsable de esta web. La finalidad de la recogida y tratamiento de los datos personales solicitados es únicamente ofrecer información sobre la actividad musical de Urko Buruaga, tal como se indica en la parte superior de la página. La legitimación se realiza a través del consentimiento de la persona interesada. Te informamos que los datos que nos facilitas serán almacenados en los servidores de ACUMBAMAIL, S.L. (proveedor de email marketing), que ha sido debidamente inscrito en la Agencia Española de Protección de Datos. Toda la infraestructura de Acumbamail está alojada en España, por lo que se garantiza que no hay transferencias internacionales de datos. Además, tiene las medidas de seguridad necesarias para el nivel de seguridad que corresponde a los datos que maneja, conforme con las directrices de la Agencia Española de Protección de Datos. Puedes encontrar más información en el Política de Privacidad de Acumbamail.
Los datos personales suministrados no serán cedidos ni comunicados, ni siquiera para su conservación, a terceras personas, ni por parte de Acumbamail ni por parte de Urko Buruaga. El hecho de que no introduzcas los datos de carácter personal que aparecen en el formulario como obligatorios podrá tener como consecuencia que no pueda atender tu solicitud. Podrás ejercer tus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición en [email protected] así como el derecho a presentar una reclamación ante una autoridad de control. Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en la política de privacidad del sitio.

One thought on “Bear Creek: jarraian entzuten dudan diskoa

  1. Pingback: Urko Buruaga | By The Grace Of God: jarraian entzuten dudan diskoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies