Estreinako kontzertua Atxarre Tabernan

Estreinako kontzertua Atxarre Tabernan

Estreinako    kontzertua    Atxarre    Tabernan

Kontzertu akustikoa Atxarre tabernan (Vitoria-Gasteiz)

Azkenik iritsi zen eguna! Joan den larunbatean (apirilak 16) garai berri onen lehenengo kontzertua eskaini genuen. Estreinua apur bat erdizka izan zen, ezin izan genuelako taldekide guztiak jo (tabernaren ezaugarriak bateria sartzea eragozten zuten), baina makilik ezean, Miquel gure alboan egon zen denbora guztia soinu teknikari gisa, baina baita animatzen eta aginduak ematen ere. Eta, batez ere, taldea osorik zegoela sentiarazten, elkarrekin jotzearen alderik politena dena.

 
Gure Facebookeko orialdea jarraitzen baduzue, Miquelez gain, orain Jorge, baxuarekin, eta Joana (ahotsa eta gitarra akustikoa) ere laguntzen nautela. Egia esan, musikari gehiagorekin jotzeak abestiak asko janzten ditu. Baina, gainera, momentu onak, kontzertuak, partekatuta gehiago disfrutatzen dira. Urteak bakarrik jotzen eta dena bakarrik egiten eman ez dituenak, agian ez du hori aintzat hartuko, baina hala da.


Guztiok uniforme berriarekin geunden, baina norbaitentzat benetako estreinua bazen, hura zen Joana: aurretik ez zuen inoiz kontzerturik eman. Baina nork esango luke, trebetasun handiz bete baitzuen abestiren batean tokatzen zitzaion papera. Kontzertuaren ostean, oso gogoeta polita idatzi zuen berarentzat esperientzia hori zer esan nahi izan zuen adieraziz. Bihar (apirilak 21), testu osoa irakuri ahal izango duzue Facebooken. Orain aurrerapen labur bat utziko dizuet:

 

Larunbatean nire lehenengo kontzertua emateko aukera izan nuen, beste hiru pertsonekin batera. Duela hilabete gutxi hasi genuen proiektu berri hau. Elkar ezagutu, abstiak ikasi, gitarrari hautsa kendu eta lanari ekin, eguna iristerakoan, bizipena eta momentua ahalik eta berezien izan zitezen.

 
Nire kasuan, guztietarako lehenengo aldia… Ziurtasun eza, lotsa, beldurra… baina HORRENBESTE GOGO ETA ILUSIOA!!… ezen ezin zen ezer txarto atera.

 
Une hau hobekien ezagutzen ditudan pertsona askorekin partekatzeko plazera izan nuen. Babesten eta baloratzen nauen, eta nigan konfiantza duen jendea. Eta ahultzen naizenean irri eta besarkadarik falta ez zaion jendea.

 
Eskerrik asko guztioi ni babesten hor egoteagatik, eta eskerrik asko zuei hiruroi (Miquel, Urko eta Jorge) abentura honetan nire bidailagunak izateagatik!!

 

Abestiak kanpoan uztearen garrantzia

Jendearen erantzuna aparta izan zen. Etortzetik hasita. Berriro (iaz Aizkoran gertatu zen bezala), taberna beteta egonik, oraindik jendea kanpotik entzuten (edo kuxkuxeatzen) egon zen.

 
Taldean jotzeak erabaki zuzen batzuk hartzen lagundu zidan. Adibidez, abesti batzuk kanpoan uztea. Urtean behin edo bitan jotzen nuenean, ahalik eta errepertoriorik luzeena sartzen saiatzen nintzen, inork ezer entzun gabe gelditu ez zedin. Baina behin bi orduko kontzertua eman eta gero, kanta batzuk hurrengoetarako uztea komeni zela ulertu nuen.

 

 

Azkenaldian zuzeneko gehiago izan ditudanez, lasai egin ahal izan dut hau. Eta talde batekin erabakia errazagoa da: ondo prestatuta ez dauden abestiak, kanpora. Horrela, iraupen egokiko (ordu eta laurden inguru) kontzertua gelditu zitzaigun, eta oso ondo lotuta, erritmoaren aldetik.

 

Itzultzen diren kantak eta aldatzen diren abestiak

Kontzertua Biluzik eta Sunriseekin hasi genuen. Bigarrena klasiko bat da nire errpertorioan, baina zuzenekoetatik atera nuen denboraldi batez, nik bakarrik jota, abesti honetan garrantzitsuak diren bi elementu faltan botatzen nituelako: baxua eta bigarren ahotsa. 2014an Gasteizko Alkartetxean Le Gran K-rekin batera eskainitako kontzerturako berreskuratu nuen, eta iaz Maialenekin jotzen jarritu nuen, oso ondo mantentzen zelako ahots eta gitarra binakin (eta teklatua, amaierako zatian). Orain bere osotasunean jotzen dugu berriro. Baxua barne, niretzat Sunrise-en elementurik intesgarriena dena.

 
Jarraian, Sacrificios Rituales etorri zen, kantarik estimatuenetariko bat (izan ere, amaieran berriro jo genuen); Nickelbacken How You Remind Meren bertsioa, bere garaian Maialenek proposatuta jotzen hasi ginena eta talde berriarekin mantendu duguna; eta Nothing’s Odd.


Horien ondoren, bi abesti jo nituen talderik gabe. Lehenengo, Saiatzen. Kanta hau bakarrik jo behar dudala pentsatu dut beti, bere dohainik onena bestelako laguntzaren beharrik gabe transmititzen duen indarra dela uste dudalako. Baina musikari berriek proposamen berriak dakartzate, eta laster eskua sar genezakioke. Ez dut ezer aurreratuko. Kontzertuetan ikusi/entzungo duzue.

 

Une lotsagarriak

Bakarrik jo nuen bigarren abestiarekin, momentu tamalgarria izan nuen. Gutxi gorabehera tonuan kantatzen eta hitzak ahazten zaizkidanean disimulatzen ikasi nuenetik momenturik tamalgarrienetariko bat. Kontzertuaren une gakoa izan behar zen, baina hanka-sartze honen erruz, besterik gabe igaro zen.

 
Kanta berri bat estreinatu behar nuen. Inoiz jendaurrean jo ez nuena. Ez kontzertuan, ez entseguetan… eta nire etxetik koanpoko beste inon ere. Izan ere, hitzak aurreko astean amaitu nituen. Egun batzuk neramatzan abestia zelan aurkeztu nezakeen pentsatzen eta deskribapen batzuk errepikatu nituen neure gogoan, baina ezer zehaztu gabe. Emaitza: burua hutsik gelditu zitzaidan. Esaldi bat bestearen atzetik lotzen saiatu nintzen, irudikatutako bidea gogoratu ezinik. Azkenean, onena zirt edo zart egitea zela erabaki nuen. Bigarren aukera emango diogu eta hurrengo kontzertuan hobeto azaltzen saiatuko naiz, ados? 😉

Kontzertu akustikoa Atxarre tabernan (Vitoria-Gasteiz)Jorge eta Joana bueltan zirela, The Man Who Loves, gure abestirik ilunena, eta El Poder Está en la Calle, gure ereserki libertario blueseroa.

 
Horrela, azken txanpari ekin genion setlisteko abetirik arinen eta bertsio-dentsitaterik handineko atalarekin: Wonderwall, Oasis-en kantu mitikoa nolabait gure erara moldatua; As-Salamu Alaykum, abestiak egiteko nire arrazoiak azaltzeko erabili dudan abestia; Good Riddance (The Time of your Life), esparru countryra eramateko galbideratu dugun Green Dayren abestia; ia inprobisatutako Johnny B. Goode; eta Fracking From The Storm erreibindikatiboa.

 
Ez zen kontzertu perfektua izan, onartu behar dugu (bestalde, zein da perfektua?), baina oso sentsazio onarekin gelditu ginen eta, batez ere, entzun nahi gaituen jendearen aurrean jartzen jarraitzeko gogoekin.

 
Laster arte!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies