Musika blog berria Urko Buruagaren eskutik

Musika blog berria Urko Buruagaren eskutik

Musika    blog    berria    Urko    Buruagaren    eskutik

Kaixo! Ongietorri nire blog berrira. Hau lehenengo sarrera da eta, honekin ez dut bakarrik bloga estreinatzen. Egia esan, berritasunez beteriko garai bati hasiera emango diot. Horietako nagusiak blog hau eta nire YouTubeko kanalean aldizka bideo berriak argitaratzeko asmoa dira.

Webguneari dagokionez, berritasunik garrantzitsuenak honako hauek dira:

Ordenagailua eta ohar koadernoa

  • Blog: Gunearen plater nagusia da. Interesgarriak iruditzen zaizkidan musika gaiak jorratuko ditut, eta zuentzat interesgarri eta atsegina izan daitekeen modu batean aurkezten saiatuko naiz.

    • Zer:
      • Musika gai orokorrak: disko gomendioak, bideo zerrendak, bitxikeriak, kontzertuak, etab.
      • Gai hurbilagoak: nire musikan aurki datezkeen eraginak, nire abestiei buruzko iruzkinak, kontzertuei buruzko gogoetak, etab.
    • Noiz: Artikulu berria aurkeztuko dizuet bi astero: hil bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan.

Banderak: ikuriña, espainola eta britainiarra

  • Multi-hizkuntza:
    • Zer: Webgunearen lehenengo bertsioa egin nuenetik (2010) betetzeke neukan eginkizun bat edukiak gutxienez euskaran ere argitaratzea zen. Orainargitaratzen dudan guztia euskaraz, gazteleraz eta ingelerazegongo da.
    • Nola: Hizkuntzaz aldatzeko dagokion banderaren gainean sakatzea besterik ez da egin behar. Orrialdearen eduki bera aukeratutako hizkuntzan irakurtzen jarraitu ahal izango duzu.

Newsletter

  • Harpidetza: Hemendik aurrera nire newsletterera harpidetu zaitezkete, kontzertu berriei buruzko informazioa jaso eta argitaratzen dudan ezer gal ez dezazuen.
    • Zer: Newsletteraren eduki nagusia honako hau izango da: blogaren hileko bi sarreren laburpena, YouTuben argitaratutako azken bideoak eta hurrengo kontzertuei buruzko informazioa
    • Nola: Ordenagailuan, eskuineko zutabeko formularioa betez. Mugikorrean, formularioa testuaren amaieran agertuko zaizue (baita harpidetza orrialdeanere).
    • Noiz: Ez kezkatu, nire asmoa hilean bidalketa bakarra egitea da: hileko azken asteartean.

 

Bideo berria bi astero

Hasieran kontatu dizuedan moduan, garai berri honen beste oinarria YouTuben dago.
YouTube

  • Zer: Batez ere, bertsioen eta abesti propioen. Zuzenean eta modu amateurean grabatuta izango dira, baina oso ondo zainduta, ahalik eta kalitaterik onenean eskaintzearren. Noizean behin, kontzertuetako bideoak ere argitaratuko ditut.
  • Noiz: Hil bakoitzeko bigarren eta laugarren ostegunean bideo berri bat argitaratuko dut.
  • Nola: Ez ahaztu bideorik ez galtzearren nire YouTube kanalera harpidetu zaitezketela (bideo berri bat argitaratzen dudan bakoitzean YouTubek automatikoki e-postaz abisatu dezala aukeratu dezakezue)

Bestaldetik, egiten dudan guztia sare sozialetan komentatuko dudala badakizue.Beraz,Facebook, Twitter eta Instagramen jarrai nazakezue denetaz entera zaitezten.

Facebook Twitter Instagram

Beno bada. Hau da guztia gaurkoz. Bi astero zu hemen izatea espero dut. Eskerrik asko sarrera amaiera arte irakurtzearren. Gogoratu harpidetu zaitezkela hil amaieran argitaratutakoaz informa diezazudan. Hau sare sozialetan partekatzen baduzu, fabore izugarria egingo zenidake. Eta iruzkin bat uzten badidazu ilusio handia egingo dit eta, seguruenik, hobetzen lagunduko dit.

Hurrengorarte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies